Hamazazpi bertsolari gonbidatu dituzte, horien artean, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa.
Oholtza txiki geratuko da Kabigorriko azken bertso gauean. Hamazazpi bertsolari gonbidatu dituzte, horien artean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hiru finalistak: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal
Xamoa. Gaur izango da, 19:30etik aurrera.
Horiekin batera ariko dira kantuan Joxe Juan Oiarzabal
Gurdiya, Egoitz Zelaia, Abel Zabala, Haritz Casabal, Patxi Castillo, Julen Zelaieta, Gotzon Aizpiolea, Maialen Akizu, Andoni Zelaia, Xabier Isasi, Aitor Errazkin, Exteban Martiarena, Iñigo Ugarte eta Urko Casado.
Horiek guztiak gobernatzen nahikoa lan izango dute, eta bi lagun ariko dira oraingoan: Oinatz Mitxelena eta Eneko Sanchez, biak Txingudiko Bertso Eskolako partaideak.
Ikasturte osoan zehar, hilabeteko lehen ostegunek Kabigorriko bertso gauari egin diote tartea, Irunabar bertso eskolaren eskutik. Eskerrak eman dizkiete “afari baten truke” parte hartu duten bertsolari guztiei. Partaide guztiek “plaza ederra, erosoa eta esker onekoa” izan dela jakinarazi dietela azaldu dute antolatzaileek.
Xamoa eta Alaia Martin Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean.