Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

15 milioi euro inbertituko dituzte hego ingurabidean

Aizpea Amas
Irun
2016/06/01
“Geldirik zeuden bi proiektu desblokeatzea lortu dugu”, adierazi du Jose Antonio Santano Irungo alkateak. Gaur goizean bilera egin dute Irungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta duela urte batzuetatik datozen bi proiekturen gaineko adostasuna lortu dute: hego ingurabidea eta Arbesko adinekoen egoitza. Santanorekin batera, Markel Olano ahaldun nagusiak eman ditu adostasunaren xehetasunak. Bilera horretan ere izan dira aldundiko gobernu taldeko beste diputatuak: Denis Itxaso ahaldun nagusiordea, Maite Peña Gizarte Zerbitzuetako diputatua eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegitura diputatua. Hego ingurabidearen gainean bi traba gainditu dituzte akordioaren bidez: batetik, alde ekonomikoa. 15 milioi euroko proiektua izango da, guztira, bi zatitan banatua: autobidearekin lotura eta hego ingurabidearen plan orokorraren lehen zatia. Udalak 1 milioi euroko ekarpena egingo du, eta aldundiak gainontzekoa. Udalaren diru kopurua hego ingurabidera zuzenduko da, eta autobidearekin lotura, osorik, aldundiak finantzatuko du. Bestetik, lehentasunena. Lanak 2018an hastea espero dute. Olanok zehaztu du uda ondoren hasiko direla. Adinekoen egoitza, legealdi honetako kontua Arbesko adinekoen egoitzari dagokionez, lanak legealdi honetan hasi eta amaitu nahi dituzte. Oraindik, ordea, ez dute aurrekontua zehaztu. Horretarako, Europako diru laguntzetara jotzeko asmoa dute. Izan ere, egoitzari mugaz gaindiko izaera eman nahi diote; alegia, mugaren bi aldeetako egoiliarrei zuzendu. Olanok azaldu du egungo testuinguru ekonomikoan, inbertsio nabarmena dela diputazioak egingo duena. Santanok akordioaren garrantzia nabarmendu du. Batik bat Irunen auto ilara handiak sortzen direlako, eta autobidearekin loturarekin nahikoa ez, eta hegoaldeko ingurabidearen bide orriarekin horiek “behin betiko konpontzeko bidean” egotea espero du. Arbesko egoitzari dagokionez, egungo egoitza, Ama Xantalen, txiki geratu dela azaldu du, eta beste egoitza handiago bat behar dutela. Egun 68 pertsonentzako tokia dago, eta oraindik Arbesko egoitzak zenbat laguntzentzako tokia izango duen zehaztuta ez dagoen arren, egungo kopurua bikoiztuko duela kalkulatu du.
alkatea-udala

Jose Antonio Santano alkatea eta Markel Olano ahaldun nagusia akordioaren berri ematen.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.