Udalak jakinarazi duenez, CGT sindikatuak protestak deitu ditu eta Behobiako zubia eta Biriatuko ordainlekua blokeatzeko.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, bihar, asteazkena, ilarak espero dituzte Biriatuko ordainlekuan, besteak beste. CGT sindikatuak protestak deitu ditu eta Behobiako zubia eta Biriatuko ordainlekua blokeatzeko deialdia egin duela ohartarazi du udalak.
Horrek A8 autobideari, GI 636 errepideari eragingo diela aurreikusi du, eta ilarak hirigunera iristea ere espero du. “Ikastetxetako autobusetan ere egon daitezke atzerapenak”, gaineratu du.
Gauzak horrela, Udaltzaingoa Ertzaintzarekin koordinatuko da, “trafiko arazoak gutxiengora murrizteko”.
CGTk protesta deitu du Frantzian lan erreforma dela-eta egiten ari diren mobilizazioekin lotuta.
Auto ilarak, Biriatuko ordainlekuan