Gourmand World Cookbook Awards sarietan bigarren geratu da 'Pintxos 2015', gastronomiako liburu tematikoen atalean.
Pintxos 2015, IX. Euskal Herriko Pintxo Txapelketako liburuak bigarren saria lortu du gastronomiako argitalpenen Gourmand World Cookbook Awards sarietan. Txinako Yantai hirian egin zuten sari banaketa igandean, Gourman Best in the World galaren barruan, eta gastronomiako liburu tematikoen atalean bigarren tokian geratu da Hondarribiko Ostalaritza Elkartearen lanak.
Blanca Suarez sukaldari peruarrak irabazi du lehen saria,
El Camarón liburuagatik. Miraflores hiriko El Recoto jatetxeko arduraduna da Suarez.
Mandragoragastro, Ushuaia Branding eta Varela inprimategiaren lana da ‘Pintxos 2015’