Guztira, hemeretzi domina eskuratu dituzte Bidasoa Atletikoko atletek.
Joan den larunbat eta igandean jokatutako Gipuzkoako Absolutu Mailako Txapelketatik medailaz beteta etorri da BAT Bidasoa Atletiko Taldea. Hemeretzi domina jantzi ditu: lau urrezkoak, zortzi zilarrezkoak eta zazpi brontzezkoak.
Urrezko domina lortu dute Malen Ruiz de Azuak (pertikan), Marina Elosegik (400 metroetan, 59,59 segundo), Nerea Sarriegi (1.500 metroetan, 4.48,89 minutu) eta Mikel Ruiz Lasa (pisu jaurtiketan, 11.61 metro). Ruiz de Azuak erraz gainditu zituen 4 metroak, eta 4,15 metroko jauziarekin saiatu zen, baina ezin izan zuen. Sarriegik lehen aldia zuen 400 metroetan lehiatzen eta oso ondo aritu da.
Zilarrezko dominei dagokienez, atleta hauek lortu dituzte: Miren Martin (800 metroetan, 2.19,82 minutu), Sara Mariezkurrena (mailu jaurtiketan, 20,80 metro), Imanol Peso (800 metroetan, 2.01,28 minutu), Joxe Mari Peso (400 metroetan, 51,11 segundo), Asier Diaz (1.500 metroetan, 4.11,30 minutu), Jon Ruiz Lasa (mailu jaurtiketan, 40,52 metro) eta Mikel Ruiz Lasa (xabalina jaurtiketan, 48,27 metro). Azken domina erreleboetan lortu zuten (4×400) Imanol Pesok, Jon Sansineneak, Mikel Camponek eta Mikel Arburuak. 3.38,45 minutuko denbora egin zuten.
Azkenik, brontzezko domina lortu zuten zazpi atletak hauek dira: Teresa Zaragueta (200 metroetan, 25,05 segundo), Nahia Vicente (400 metro hesietan, 1:07,41), Iosune Etxepare (400 metroetan, 1:02,23), Eneko Albisu (pertika jauzian, 4 metro), Mikel Ruiz Lasa (disko jaurtiketan, 33,20 metro), Jon Ruiz (pisu jaurtiketan, 10,62) eta Joseba Garcia (xabalina jaurtiketan, 45,03 metro).
BATeko mutilak 4×400 proban