Posta bidez bozkatu nahi dutenei laguntzeko zerbitzua jarri du koalizioak.
Hauteskunde kanpainari begira jarriko da gaur EH Bildu koalizioko Hondarribiko taldea. 19:00etatik aurrera Olagarron elkartuko dira, kanpaina antolatzeko ideiak biltzeko. “Giro onean eta elkarrekin jan-edanean ideia berriak bururatuko zaizkigu ziur”, esan dute.
Era berean, posta bidez bozkatzeko epea dagoeneko irekita dagoela gogorarazi du Hondarribiko EH Bilduk. Nola egiten ez dakienari lagunduko diote. Telefonoz, 688 80 99 61 zenbakira deituta, edo
posta elektronikoz eskatu daiteke laguntza.