Mikel Orbañanos da DYAren kanpainako protagonistetako bat
Zure eskuek bizitza bat salbatu dezakete goiburuarekin Gipuzkoako DYAk Bihotz Biriken Geldialdi (BBS/RCP) Eguna ospatuko du bihar, eta aste osoan sentsibilizazio kanpaina abiatuko du. “Bihotz Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gizarteari gogorarazi nahi diogu”, azaldu dute.
Hala, astean zehar Gipuzkoako herrietan standak jarriko dituzte eta bertan suspertze teknikak ikasteko aukera izango dute herritarrek, doan. Hondarribian ekainaren 5ean jarriko dute standa, Butron pasealekuan, 11:00etatik 14:00etara.
Zure eskuek bizitza bat salbatu dezakete kanpainaren barruan, herrialdeko pertsonai ezagunen laguntza izan du DYAk. Hondarribiarrak sentsibilizatzeko, Mikel Orbañanos Ama Guadalupekoa traineruko entrenatzailearengana jo zuten, eta herritarrei deia luzatu die Orbañanosek, suspertze teknika ikastera hurbildu daitezen.
“BBS/RCP teknika oso erraza da, barneratzeko 10 minutu baino ez dira behar, nahiz eta aurretiko osasun formaziorik ez izan”, gaineratu du DYK erakundeak.
Datua
Espainiako Estatuan 24.000 Bihotz-Biriken Geldialdi baino gehiago gertatzen dira, 20 minuturo 1 gutxi gorabehera. Biktimen adinaren bataz bestekoa 30-45 urtekoa da. Gertakariaren unean biktima horien %16ak baino ez du eduki ondoan BBSaren gaineko ezagutza duen pertsonik.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.