Ostegunean arratsaldez eta larunbat goizez izango dira hitzaldiak.
Haurdun dauden emakumeei eta bikotei laguntzeko xedea duen Amaita elkarteak,
Haurdunaldi eta hazkuntza kontzientea goiburuko bi hitzaldi emango ditu aste honetan Hondarribiko Txispum aretoan: Ostegunean, ekainak 2, arratsaldeko bostetatik zazpietara; eta larunbatean, ekainak 4, 11:00etatik 13:00etara. Bi hitzaldiak irekiak dira, eta doan.
Haurdun daudenei zerbitzu osoa eman nahi die Amaitak
Gabarrari kalean dago Txispum! aretoa, aireportuaren ondoan. Ludoteka zerbitzuaeskaintzen dute, eta haurrei joko librean aritzeko aukera eskaintzeaz gain, askotariko jarduerak antolatzen dituzte.