I. Udaberriko Marlaxka Xake Txapelketak Irun, Hondarribia eta Hendaiako 14 urtez azpiko xake jokalariak elkartu ditu.
Patxi Moreno, Bilbon, partida bat hasi aurretik
Hondarribiko Marlaxka Xake Elkarteko Patxi Morenok eta Ander Tafallek lehen eta bigarren postuak lortu zituzten atzo Bilboko Txurdinagako kiroldegian egin ziren Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoetan, haurren mailan. Alebein mailetako proba ere egin zuten, baina Marlaxkak ez zuen ordezkaririk eduki.
Txapelketa suitzar erara jokatu zen. Haurren mailan, sei partida jokatu zituen jokalari bakoitzak. Morenok 6 puntu lortu zituen, Tafallek 4 eta erdi, eta hirugarren sailkatuak, Imanol Toledo bizkaitarrak, 4 puntu.
Udaberriko I. Marlaxka Txapelketa
Irungo Katea auzoko Errepublikaren erakinean, I. Udaberriko Marlaxka Xake Txapelketa egin dute asteburuan, 14 urtez azpikoentzat. Probaren helburua “Bidasoaldean dauden xake jokalari gaztetxoei aukera ematea da, bereziki, Hondarribian eta Irunen Marlaxkarekin xakean ikasten ari direnenei”. Antolatzaileek nabarmendu dute Irun eta Hondarribiko ikastetxe guztietako haurrek parte hartu dutela, “baita Hendaiako ikastetxe batekoak”.
Txapelketa suitzar erara jokatu zuten, bost txandetako hamar minutuko partidetan. Hiru mailan banatu zituzten haurrak, 8, 10 eta 14 urtez azpikoetan. Marlaxka taldeak Landetxako Auzolagunen Elkartearen laguntza eskertu du.
Udaberriko I. Marlaxka Txapelketa
8 urtez azpikoak
- Irabazlea: Asier Calvo
- Bigarrena: Iker Tafall
10 urtez azpikoak
- Irabazlea: Hodei Herrera
- Bigarrena: Nathaniel Ibarra
14 urtez azpikoak
- Irabazlea: Pablo Zaporta
- Bigarrena: Jokin Etxaniz