Irundarrak jaurtitako penaltiak eman dio garaipena Kielce Poloniako taldeari.
Julen Aginagalde erabakigarria izan zen atzo Europako Kopan: penaltietan irundarrak jaurtitako baloi batek eman baitzion garaipena Kielce Poloniako taldeari. Atzo jokatu zuen finala Hungariako Veszpremen kontra. 35-35 geratu zen markagailua luzapenean, eta penaltietan erabaki zen dena.
Partida galduta zeukaten poloniarrek, 19-28 galtzen joan baitziren. Azken minutuetan, ordea, aldea txikitzea lortu zuten, eta partida bukatzeko hiru segundoren faltan, berdintzea lortu zuten, 29-29. Luzapenean markagailua oso estu egon zen, talde baten eta bestearen alde. Penaltietan Aginagaldek ez zuen hutsik egin, eta bere golari esker, Txapeldunen Liga Poloniara joan zen.
Jose Antonio Santano alkateak zoriondu egin du Aginagalde: “Beste garaipen bat batu behar dio bere ibilbide arrakastatsuari. Begirik kendu gabe egon ginen telebistaren aurrean, eta azken penaltia sartu zuenean hunkitu egin ginen. Harrotasuna sentitu genuen Irungo bandera lepoan lotuta zuela txapeldun titulua altxatu zuenean”.
Julen Aginagalde eskubaloi jokalari irundarra