Baraualdia bertan behera utzi arren, emakumeen moduluan dauden euskal presoak mitarrean jarraituko dute, Moreno beste espetxera eraman bitartean.
Hemeretzi egun egin dituzte gose greban Fresnesko (Frantzia) espetxean dauden euskal presoek. Protesta bertan behera utzi dute, zuzendaritzak Itziar Moreno beste espetxe batera lekualdatuko dutela iragarri ondoren. Gose greban egon diren presoen artean dago Errenteria-Oreretako Xabier Goienetxea, eta Iratxe Sorzabal irundarrak ere hainbat otorduri uko egin dio.
Baraualdia bertan behera utzi arren, emakumeen moduluan dauden euskal presoak isolamendu ziegatan jarraituko dute, Moreno beste espetxera eraman bitartean.
Ostiralean hainbat autobus atera ziren Irun eta Errenteria-Oreretatik Fresnesera, orduan greban zeuden presoei elkartasuna adieraztera. Sortuk antolatu zuen martxa, eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik eta zenbait herritatik atera ziren autobusak.
Fresnesera egindako martxa