Bost talde gonbidatu ditu aurten Kemenek, euskal dantzen arteko ezberdintasunak irudikatzeko.
Kalez kale aritu ondoren, Santa Maria Madalenan dantzatu zuten denek
X. Hondarribia Dantzan jaialdia ospatzen ari da Kemen Dantza Taldea.
Hamargarren ekitaldirako atzera begirada egin nahi zuten, eta ahal den heinean, Euskal Herriko pluraltasuna irudikatu. Biasteri, Cortes, Iurreta, Baigorri eta Legazpiko dantza taldeak gonbidatu dituzte aurten horretarako.
Gaur, Kemeneko harrobia osatzen duten Adaxka taldeko 250 haurren txanda izango da. Goizean kalejiran zeharkatuko dituzte Portuko kaleak. Ondoren, Alde Zaharrera igoko dira, 12:00etan Arma Plazan agerketa egiteko.