Adaxka taldeko 250 haurrek itxi dute X. Hondarribia Dantzan jaialdia.
Soroetara mugituta, gurasoek harmailetatik ikusi ahal izan dute Adaxka taldearen saioa
Soroetako frontoian egin behar izan dute Arma Plazan egitekoa zen Adaxka dantza taldearen agerketa. X. Hondarribia Dantzan jaialdiaren azken ekitaldia izan da, eta goizeko zaparradak behartuta antolatzaileek kalejira eta Arma Plazako erakustaldia bertan behera utzi behar izan duten arren, Soroetara mugitu dute ekitaldia, eta bertaratu direnek harmailetatik ikusi ahal izan dute Kemenen harrobiko ikasleen jarduna.
Kalean dantzatu ez izanagatik pena hartu dute hasieran haurrek, baina gustura aritu dira Soroetan, eta irribarre batekin bukatu dute goiza. Bikaina izan da X. Hondarribia Dantzan, eta publikoak Kemenekoen esfortzua eskertu du gaurko ekitaldiaren amaieran.