Txikiena izan da Bikingo Egunaren hasiera
Bi egunez, irristatze kirolen hiriburu izango da Hondarribia. HS2 Klubak antolatu du VI. Bikingo Eguna.
Egitaraua
Larunbata- 11:30–14:00. SUP Kopa Kids txapelketa, 10, 12 eta 14 urtez azpikoentzat.
- 14:00–14:30 #Izangood. Artzai Gomezen —Aritz Aranbururen managerra— hitzaldia kirolarientzako elikadura osasungarriari buruz, uretako kirolei zuzendua.
- 14:30. Parte hartzaileen bazkaria.
- 16:00-17:00. SUP Irekia, sprint modalitatean. 18 urte azpiko eta gorakoentzat.
- 17:30-20:00. Carver Skate. Axi Muniainen erakustaldia eta ondoren txapelketa, 18 urtetik beherakoentzat.
- 20:30. Surf Edits lehiaketaren 2. ekitaldia. Surfeko film laburrak ikusteko aukera.
- 23:00etan. Bikingo Jaia, Itxaropena tabernan.
- 10:00. Izen emateak.
- 11:00. Breafing SUP.
- 11:30. Espainiako SUP Kopa, modalitate eta adin guztietan. 6 eta 12 kilometroko lasterketak. Musika zuzenean Indian feathers taldearekin.
- 14:30. Parte hartzaileen bazkaria.
- 16:00. Sari banaketa.
- 16:30- Txiki Jaia XL, 4 urteko haurrentzat.
- 17:30. DecaSUP XL txapelketa. Taula erraldoiak dira DecaSUP taulak eta bakoitzean bost pertsona lehiatuko dira.