Bihar, hiru talde entzun ahal izango dira, 20:00etatik aurrera, Estebenea jatetxean.
Musikirun maketa lehiaketa aurrera doa, eta geroz eta gutxiago falta da irabazlea zein izango den jakiteko. Bihartik aurrera, finalerdietako taldeak entzuteko aukera izango da.
Bi asteburutan banatuko dira kontzertuak. Bihar, hiru talde entzun ahal izango dira, 20:00etatik aurrera, Estebenea jatetxean. Oholtzara igoko diren taldeak Donostiako Nothing Box (pop-rock), Irungo Donna Die (rock) eta Granadako (Espainia) Ehta Gente (rock) izango dira.
Hurrengo larunbatean izango dira geratzen diren kontzertuak: Madrilgo Xpresidentx (rap-metal-punk), Zarauzko The Nephews Band (funk-rock) eta Sevillako (Espainia) Delamina.
Hiru talde pasako dira finalera. Ekainaren 18an, 22:00etan, izango da Urdanibia plazan.
Ikusleek aukera izango dute euren iritzia emateko. Hori
maketas.irun.org webgunean egin daiteke, taldeak entzutearekin batera. Webgune horretan bozkatuenak Gazte Saria emango du.
Inoiz baino talde gehiago aurkeztu dira, ia 50, askotariko estilo eta jatorritakoak.
ehta gente (Granada)