Euskal kantu zaletasuna bultzatzeko ekimenak formatu berria izango du igandetik.
Mugitzen hasiko da euskal kantugintzarekiko zaletasuna sustatzea helburu duen Kalean kantuz programa. Orain artean leku finko batean egin izan dute, bai Damarri plazan, bai San Pedro kalean. Baina igande honetatik aurrera ibiltari bihurtuko da. Damarri plazan hasiko dute ekitaldia, 12:00etan, baina gero Santa Maria atetik barrura igoko dira parte hartzaileak.
Arantxa Berrotaran Kultura zinegotziak azaldu duenez, berrikuntzarekin hirigune historikoko taberna giroa alaitu nahi dute: “Benito Zubeldia eta Aitor Ansa musikarien atzetik joango dira Alde Zaharretik gora, zenbait tokitan abestuko delarik, taberna eta txokoetan dagoen jendea animatzea eta giroa toki desberdinetara eramatea da helburua”.
Damarri plazan hasi baina gero Alde Zaharrera sartuko dira parte hartzaileak