Amaia Olaizolak irabazi du Aste Santuko Argazki Lehiaketa, 'Crucificado' argazkiarekin.
Amaia Olaizolaren
Crucificado (
Gurutziltzatua) argazkiak irabazi du 2016ko Aste Santuko Argazki Lehiaketa. Hala jakinarazi du gaur Hondarribiko Udalak, lehiaketako antolatzaileak. Bigarren tokian Andres Indurainen
Parada y silencio (
Geldialdia eta isiltasuna) lana geratu da, eta hirugarren Simon Arrigainen
Kale nagusian gora. Epaimahaiaren sari berezia Josu Martinen
Gurutze-bidea argazkiarentzat izan da.
Julian Lazkanotegi, Floren Portu eta Marina Aginagalde argazkilariek, Maria Serrano Turismoko zinegotziak eta Goio Uriarte Turismo tekniakariak osatu dute epaimahaia. Orotara, 48 lan aurkeztu ziren 2016ko Aste Santuko Argazki Lehiaketara.
‘Crucificado’, Amaia Olaizolaren lana