Castillo Burgosera eraman dute eta Txanpi Soriara.
Otsailaren 3an espetxeratu zituzten Jean Pierre Txanpi Harokarene eta Emilio Castillo, Faisan auzia dela eta. Orduz geroztik Martuteneko espetxean egon dira, baina biak euren etxeetatik urrundu dituztela salatu du Bidasoaldeko Sortuk. Castillo Burgosera eraman dute eta Txanpi Soriara.
Castilloren kasua, gainera, bereziki deitoratu du Sortuk: “Bere osasun egoera makala kontuan hartuta, urrutiratzeko erabakia ankerkeria handienarekin hartua dagoela agerian geratzen da”.
Dispertsio horiek ikusita, Espainiako Estatuak kartzela politika aldatzeko inolako borondaterik ez duela kritikatu du Sortuk “Kartzeletako egoera hainbat kasutan gogortu egin du, eta senide eta lagunei zigor erantsia ezartzen jarraitzen du”.
Harokarene eta Castillorekin batera, eskualdeko gainontzeko presoak ere etxeetatik ehunka kilometrotara jarraitzen dutela gogorarazi du Sortuk.
Iratxe Sorzabal
Fresnes espetxean borrokaldian dauden euskal presoenganako elkartasuna adierazi du Sortuk, eta horien artean Iratxe Sorzabal irundarra dagoela gogora ekarri du. Hain zuzen, gaur bertan autobusak irtengo dira espetxera. Izena Hazia elkartean eman daitekeela jakinarazi du.
Faisaneko auzipetuen alde martxa, San Juan plazan