Erdi Aroko Azokarako eskaerak egiteko epea
Aurtengo Erdi Aroko Azokan parte hartu nahi duten Hondarribiko artisauek, BAZ bulegoan egin behar dute eskaera. Hilaren 31 da horretarako azken eguna. Eskaria egiterakoan, bertan erakusgai izango dituzten lanen ezaugarriak eta informazioa gehitu behar dutela jakinarazi du udalak.
BAZ bulegoaren ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara; larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.