Putzua egiteko lanak egingo dituzte igande honetan. Boluntarioak behar dituzte.
Anfibioentzat putzu berri bat egiteko lanak egingo dituzte igande honetan, hilak 29, Aiako Harrian. Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzenduko ditu lanak, baina boluntarioen bidez eraiki nahi dute putzua, eta horrenbestez, edonork parte hartu ahal izango du.
Aurretik izena eman beharko da 943 46 61 42 telefono zenbakian edota
Aranzadira idatzita. 10:00etan bilduko dira Lapuriturriko informazio zentroan, handik gertu baitago putzua.
Ura modu naturalean dauka putzuak, baina ingurua garbitu, sakonago egin eta ertzak mugatu nahi dituzte, ura atera ez dadin. Aurretik Aranzadik hainbat lan egingo ditu, eta iganderako lanik samurrena utziko dute.
Irunek hamahiru putzu ditu, eta horiek anfibioen habitata babestea dutela helburu gogorarazi du udalak, batik bat ugalketa arazoak saihesteko.
Apo lasterkaria