Gu Ere Bertsotan egitasmoaren barruan, hiru jardunaldi egin dituzte.
Gu Ere Bertsotan egitasmoaren barruan, hiru jardunaldi egin dituzte Amaia KZn, hilaren 10, 17 eta 24ean. Oholtzatik 554 bertsolari gazte pasatu dira, eta oholtzaren beste aldean, 1.300 ikusle izan dituzte. Bertsolari gazte horiek Irungo sei ikastetxetakoak dira.
Landutako bertsoak kantatu zituzten taldeka, eta gaiaren arabera, janzkera ere aldatu zuten. Horrez gain, Jose Antonio Santano alkatea ere entzun izan zen bertsotan. Lehen egunean egin zuen agurra.
Bertan parte hartu dute Ander Lizarralde, Alaia Martin eta Ane Labaka Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kideek ere. Hain zuzen, hirurak irakasle lanetan aritu dira LHko 5 eta 6. mailako ikasleekin.
Lehen egunean, Dunboa eta El Pilar ikastetxeetako ikasleak aritu ziren bertsotan; bigarren egunean, Toki Alai ikastetxekoen txanda izan zen, eta azkenekoan, Belaskoenea, Elatzeta eta Eguzkitzako ikasleek erakutsi zuten euren bertsotarako gaitasuna.
Gu Ere Bertsotan jaialdiaren barruan egindako ekitaldi bat.