Datorren ekainaren 4ean Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Irungo Adierazpena ezagutaraziko dute.
Ekainaren 4ean Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Irungo Adierazpena ezagutaraziko dutela jakinarazi du Irungo Gure Esku Dagok. Azken hilabeteetan adierazpen horrek hamarnaka irundarren babesa jaso du.
Datorren asteko ekitaldia jendetsua izango dela aurreratu du Gure Esku Dagok, eta “argazki handia eta plurala” osatuko dutela. Horrez gain, erabakitzeko eskubidearen aldeko ibilbidean gertakari garrantzitsua izango dela iritzi dio.
Bertan parte hartuko dute herriko jende ezagun eta erreferente ugari: politikariak, kirolariak, artistak…
Ekitaldi hori, 12:00etan izango da, Oiasso Museoan.
Eskualde mailan ekitaldi garrantzitsuena ekainaren 12an iritsiko da:
Eskuen Eguna.
Eskuen Egunaren aurpezpenean, Itziar Gomez (Irun), Mikel Mariskal (Hondarribia) eta Ihintza Ostolaza (Hendaia).