De Iztuetaren ikerketa lana aztertuko dute Hondarribia Dantzanen
Juan Antonio Urbeltz folkloristak hitzaldia emango du Kultur Etxean.
Juan Antonio Urbeltzek hitzaldia eskainiko du gaur, asteazkena, X. Hondarribia Dantzan jaialdiko egitarauaren barruan. Euskal antropologian eta folklorean aditua da Urbeltz, eta Gipuzkoako Urrezko Domina jaso berri du.
Juan Ignacio de Iztuetaren gaineko hitzaldia emango du Urbeltzek 19:00etan Kultur Etxean. XIX. mendean euskal folklorearen ikerketan aitzindaria izan zen De Iztueta, eta batez ere literatura eta dantza ikertzen jardun zuen.
Kultur Etxean ere, aurtengo jaialdian parte hartuko duten taldeen herrietako jantzien erakusketa bisitatu daiteke, goiz eta arratsaldez.