Lakaxita gaztetxeak ez du begi onez ikusten San Migel-Anaka berrurbanizatzeko udalaren plana.
Lakaxita gaztetxeak ez du begi onez ikusten udalak gaztetxea kokatuta dagoen
San Migel-Anaka auzoa berrurbanizatzeko duen plana, eta horren aurrean, Sancheski eta Lakaxita gune berde bezala mantentzea proposatu du, “Anaka, San Miguel eta Irun osoko bizilagunek hartaz goza dezaten”.
Klima aldaketa gelditzeko “ekarpen xume” gisa planteatu du, eta nahi duen orori zabaldu dio proposamena. Hori horrela mantentzeko gastua “minimoa” izango litzatekeela aurreratu du.
Planak aurreikusten dituen ildoak kritikatu ditu Lakaxitak. Batetik, errepideek mugikortasun motorizatua bultzatzen duela gogorarazi du, CO2 isuriak areagotuz. Horrez gain, Irunen nahikoa merkataritza gune badirela esan du, “beste bat gehiago sortzeak kontsumismoa bultzatu besterik ez luke egingo, bizilagun asko laguntza sozialik gabe dauden momentu honetan”. Azkenik, etxebizitza gehiago ez direla behar ondorioztatu du, nahikoa huts badaudela iritzita.
Kabareta
Plan Santanikoen aurrean, Kabaret vanpirikoa lelopean, ostegun eta ostiral honetan antzerkia eskainiko dute Lakaxitan. Txirrinka ondorengo ekimen bezala aurkeztu dute, eta programazioa
hemen ikus daiteke.
Une honetan jende aurrean ikusgai dago San Migel-Anaka eremuko plan berezia