Santiago kalea bere estudioa izango da egun batez.
Judas Arrieta, Santiago kalean, larunbatean erabiliko duen materialekin
Larunbatean kalea hartuko du Judas Arrieta margolari hondarribiarrak. Kalea bihurtuko du bere estudio,
Sinfonia urdina deitu duen egitasmoan. Traste guztiak hartu eta Santiago kalean ariko da margotzen goiz, arratsalde eta gauez, musikaz lagunduta.
Lientzoak, skate taulak eta surf taula bat margotuko ditu, jendaurrean. Hala, artista baten alde ezkutua ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, estudioko lana.
Arrietaren beraren proiektua da, Hondarribiko Udalarekin batera antolatutakoa. Gainera, proiektu zabalago baten lehen urratsa baino ez da, larunbatean margotutako lanak Donostiako Aquariumean erakutsiko baititu uztailean.