Emakumeen taldea lehen lau taldeetako bat da sailkapenean, eta lau taldeak puntuetan berdinduta daude. Bi igoko dira mailaz. Gizonen taldea, mailari eusteko borrokan dago.
BAT Bidasoa Atletikoko emakumeen taldeak Espainiako ligan mailaz igotzeko pauso handia eman du asteburu honetan. Anoetan egindako jardunaldian lehenengo bukatu du, eta sailkapen nagusian berdinduta dago puntuetan beste hiru talderekin. Lau talde horietatik bi igoko dira mailaz.
Hirugarren jardunaldia erabakigarria izango da horretarako, Ohorezko Mailara zein bi talde igoko diren jakingo baita: BAT, Elche, Alcorcon edo Hospitalet. Hirugarren lehia horretan lehen zortzi taldeak lehiatuko dira, eta proba bakoitzean atleta bat ariko da (orain arte bi aritu izan dira). Ekainaren 11n izango da.
Anoetako jardunaldian 11 atletek bukatu zuten lehen tokian, zazpik bigarrengoan eta lauk hirugarrengoan. 33 atletek parte hartu zuten, Senior (sei atleta), Promesa (zortzi), Junior (zortzi), Gazte (bederatzi) eta Kadete (bi) mailetan. Goiz guztian euria gogotik egin zuen, eta atletek ez zuten aukera eduki euren markak hobetzeko.
Gizonak mailari eusteko borrokan
BATeko gizonen taldea Espainiako ligari eusteko ari da lanean. Azken jardunaldia Madrilen jokatu du, eta azken tokian geratu da.
BATek jakinarazi duenez, lan ona egin zuten, zazpi garaipenekin, baina hiru lesio izan zituzten, eta horregatik, hiru proba horietan ez zuten punturik erdietsi. Azken jardunaldian dena eman beharko dute azken bi postuetan ez geratzeko. Ekainaren 11n izango da.
BATeko emakumeen taldea.