Gaztelumendi jatetxeak hasierako izena berreskuratuko du, 10. urteurrenean: Antxon.
Duela hamar urte hasi zuten ibilbidea Antxon jatetxean (orain arte Gaztelumendi izan dena) Angela Basabe eta Felix Manso sukaldariek, eta orain, ibilbide horretan lagun izan dituzten zenbat sukaldari euren etxera, Antxon jatetxera, gonbidatu dituzte. Sei chef garrantzitsurekin ibiliko dira lapiko artean, ostegun honetan, hilak 26, 20:00etatik aurrera.
Parte hartuko duten sukaldariak honakoak dira:
Sergio Fernandez (Luca jatetxea, Madril),
Ruben Sanchez Camacho (Daimiel bodegoia),
Richard Toix (Le champ de Foire jatetxea),
Fran Segura (Alacanteko Chocolab) eta
Angel Maestre (Jamoncierrako ebakitzailea).
Topaketa horretan elkarrekin ibiliko dira sukaldean, eta lunch bat (Gaztelumendiko terrazan izango da) eta ondoren, dastatzeko menua eskainiko dituzte bezeroentzat.
gaztelumendi-antxon jatetxea