'Introbatida' erakusketa osatu du artistak.
Uztailaren 17ra arte ikusi ahal izango dira
Maialen Arozena artista irundarraren lanak Gazteartean Expo erakusketan, Martindozenea gaztelekuan.
Introbatida erakusketa osatu du Arozenak. Bertan, gaur egungo gizartea aurkezten du, pertsonen nondik norakoa, eta kontsumismoaren gizarte honetan bereganatu ditzakeen hainbat joera.
Arozenak Arte Ederra ikasketak egin zituen Bilboko unibertsitatean eta Parisko Estienne eskolan. Teknika grafikoetan eta koadernaketan espezializatua dago. Irudikapen eta arte bisualaren munduarekin lotuta egon izan da beti, eta askotariko lanak egin ditu: egile liburuetatik hasi eta formatu handiko mural eta margolanetara arte.
Horrez gain, Bidasoan marrazkigintza, pintura eta hainbat tekniketako eskolak eman ditu. Horrez gain, Eluska Kortajarenarekin batera, Langaitz Ikastolan ikasleei zuzendutako egile liburu bat osatzeko programa eman zuen.
Maialen Arozenaren lan bat