Palma del Riori bigarren tokia kendu dio Bidasoak, eta horrek emango dio eskubidea etxean jokatzeko play off-ak.
Azken jardunaldian lortutako garaipenak espero baino balio handiagoa izan du Bidasoarentzat. Izan ere, Palma del Riok etxean galdu ondoren, bigarren postua erdietsi du Irungo taldeak, eta horri esker, Asobal ligara igotzeko play off-ak Irunen, Artalekun, jokatuko dituzte.
Jardunaldi biribila hasteko, bi puntuak poltsikoratu zituen Zamorara egindako bidaian. Ez zuen arerio erraza aurrean, laugarren sailkatua, hain zuzen ere. Partida estu hasi zen, baina pixkanaka aldea ateratzen joan ziren irundarrak, eta azkenean, 24-31 geratu zen markagailua.
Begiak zeharka, Ciudad Real-Palma del Rio partidan zituzten jarrita, eta azkenean, ordura arte bigarren sailkatua zenak, galdu egin zuen, 25-24, eta tokia Bidasoarentzat geratu zen.
Bi aste barru jokatu da lauko finala, ekainaren 3 eta 4ean. Bidasoak Ciudad Realen kontra izango du lehenengo partida.
Bidasoa-Valladoliden arteko partidaren atsedenaldia. (Argazkia: CD Bidasoa)