Gernika Batailoian borrokatu zuten 24 irundarrei omenaldia egin diete.
Gernika Batailoian borrokatu zuten 24 irundarrei omenaldia egin zieten joan den ostiralean. Gernikako Arbolaren plazan plaka bat jarri zuten eta lore eskaintza egin zieten.
Bertan parte hartu zuen Paco Perez Luzarreta egun bizirik dauden batailoiko bi gudarietako batek. Perez irundarra da. Horrez gain, han izan zen Kepa Ordokiren alaba ere.
Ondoren, Gernika Batailoia. Askatasunaren itxaropena (1945-2015) dokumentala eskaini zuten Amaia KZn, eta dokumentalaren gidoilaria izan den Franck Dolosorrek elkarrizketa egin zion Perezi.
Gernika Batailoiko 24 irundarrei egindako omenaldian Gorka Alvarez (Foro Irun XXI) eta Paco Perez Luzarreta gudaria.