Luz Marina Monzonek Kolonbiako bake prozesuaren berri emango du.
Datorren asteazkenean, hilak 25, mahai inguru bat izango da Amaia KZn, 19:00etatik aurrera:
Emakumeen rola bake prozesuetan: Guatemala, Kolonbia eta El Salvadorreko esperientziak. Mugen Gainetik gobernuz kanpoko erakundeak parte hartu du.
Bertan parte hartuko dute hiru emakumek, eta bakoitzak bere herrialdean izan dituen bizipenak kontatuko ditu. Kolonbiatik Luz Marina Monzon etorriko da, eta egun gobernuak eta FARCek martxan duten bake prozesuaren berri emango du.
Alboan Rosalina Tuyuc Guatemalako Alargunen Koordinakunde Nazionaleko idazkari nagusia eta Morena Herrero Las Dignas elkartearen sortzailea eta Salvadorreko gatazka armatuaren giza eskubideen defendatzaileak izango ditu.
Luz Marina Monzonek Kolonbiako bake prozesuaren berri emango du