BATetik deialdia luzatu diete irundarrei igandean Donostiara joateko BATeko atletak animatzera.
Liga Nazionaleko bigarren jardunaldia jokatuko du igande honetan, BAT Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeen taldeak. Jardunaldi horretan irabaztera aterako dira, igoerako azken lehiaketara ahalik eta puntu gehienekin iristeko.
Anoetako miniestadioan lehiatuko dira, eta arerioak Celta, Sabadell eta CEAT Tenerife izango dira.
BATetik deialdia luzatu diete irundarrei igandean Donostiara joateko BATeko atletak animatzera.
Malen Ruiz de Azua eta Nerea Sarriegi BATeko atletak.