Irailaren 8an 40 urte beteko dira Josu Zabala Hondarribian hil zutela. Zabala Gogoan lan taldea sortu dute, testigantzak jaso eta omenaldia prestatzeko.Irailaren 8an 40 urte beteko dira guardia zibilek Josu Zabala irundarra Hondarribian hil zutela. Zabala Gogoan lan taldea sortu dute, testigantzak jaso eta omenaldia prestatzeko.
Aurten lehen aldiz, urteurrenaren bezperan egingo dute ekitaldia
Berrogei urte beteko dira aurten Josu Zabala irundar gaztea Hondarribian erail zutela. 1976ko irailaren 8an hil zuen Guardia Zibilak tiroz, Amnistiaren alde Alarde Egunean eginiko manifestazioaren ondoren. Horregatik, urteurren biribila prestatzeko, eta gertatutakoa ahaztu ez dutela adierazteko, Zabala Gogoan lan taldea osatu dute bi herrietako hainbat lagunek: “Josuren etxekoen helburu nagusia bere egiten dugu, hau da, belaunaldi berriek gertaturikoa ezagutu dezaten, berriro gerta ez dadin”, esan dute.
Hondarribiarrei deia egin diete, “ekarpenak egin ditzaten”, eta Hondarribiko Udalari ere laguntza eskatu diote, “hau guztia aurrera eramateko”. Korporazio osoaren babesa nahiko luketela gaineratu du Zabala Gogoan talde sortu berriak.
Besteak beste, testigantzak jaso eta erakusketa bat antolatu nahi dute Josu Zabala hil zutela 40 urte beteko direnean. Eta berrikuntza bat izango da aurten, urtero Zabalari egiten zaion omenaldia urteurrenaren bezperan egingo dutelako, “orain arteko irailaren 8ko ekimena festaren barruan ezkutatua gelditzen baitzen”.
Zabala Gogoan taldearekin harremanetan jarri nahi duenak,
posta elektronikoz egin dezake.