Hirugarrenez jarraian irabazi du Europa League Sevilla taldearekin.
Hondarribiko Udalak Unai Emery hondarribiarra zoriondu nahi du atzo Basilean Europa League-ko finalean Liverpool-en aurka lortutako garaipena dela eta. Marka hautsi du Unai Emery futbol entrenatzaile hondarribiarrak, Sevilla taldearekin hirugarrenez jarraian Europa League irabazita.
Atzo irabazi zuen Sevillak Europa League txapelketa bosgarrenez —aurretik 2006, 2007, 2014 eta 2015eko ekitaldiak irabaziak zituen—, Basileako finalean Liverpool taldea (1-3) gaindituta.
Inork aurretik egin gabeko lorpena da hori, eta Hondarribiko Udalak zoriondu egin du: “Hondarribiaren izena edonora zabalduz egiten duen lana goraipatu nahi dugu, baita eguneroko lanean, sakrifizioan eta konstantzian eredu izateagatik ere”.
Emery, Sevillako presidentearekin, atzoko finala irabazi eta gero