Portuko merkatarien kanpaina kritikatu du udalak
Merkatariekin lankidetzan jarraitzeko prest dagoela azaldu du, "biztanleei merkataritza hurbil, erakargarri, berritzaile eta dinamikoa eskaintzeko".
- Errespetuz jaso dugu San Pedro eta Santiago kaleetako zenbait merkatarik egindako protesta. Ez zaigu neurrizkoa iruditu, kontuan izanda joan den apirilaren 27an merkatarirekin eta bizilagunekin egindako bileraren ondoren eremu horietan hartutako neurriak aztertuko genituela esan genuela. Era berean, ez zaigu egokia iruditu zenbait establezimenduk hartu duten jarrera, karteletan Udaleko telefono zk. jartzea, alegia, merkataritza lokalen salmenta bertan kudeatuko dela adieraziz.
- Udal gobernu honek bileretara etorri ziren hiritarrekin kontrastatu egin zituen iritziak, San Pedro kaleko zati horretan berriritartze lanak, saneamendua, eta hornikuntza lanak egiteari zegokionez; bilerak obrak hasi baino lehen eta obrak egin ondoren egin ziren, eta ondorioz zenbait aldaketa egin ziren proposatutako neurrietan. Era berean, lehen adierazi den bezala, 45 pertsona, merkatari eta bizilagunekin bildu da Udala haien proposamen alternatiboa entzuteko, eta eskabidea elkarrekin lantzeko eta aztertzeko aukera eman zaie; gaur egun arte Udalak ez du proposamen horren gaineko erantzunik jaso.
- Udal Gobernuak proposatutako neurriak martxan jartzerakoan, Hiriaren ikuspegi orokorretik abiatu da, eta bertan zirkulazioa, aparkamendua, egoiliarren zama-lanak, eta Portu Auzoa berriritartzeko faseetan ezartzen joan diren mugikortasun jarrerak uztartzen saiatu da. Horrez gain, bai Santiago kaleko eta bai San Pedro kaleko zati ezberdinak kontuan hartu dira, eta halaber azken urteetan zenbait bizilagunengandik jasotako eskaerak.
- Udal talde honek herriko merkataritzarekin, oro har, eta Portu auzoko establezimenduekin, zehazki, lankidetzan jarraitzeko asmoa azaldu nahi du, biztanleei merkataritza hurbil, erakargarri, berritzaile eta dinamikoa eskaintzeko.
- Berriz ere adierazten dugu elkarrizketarako eta elkarlanerako jarrera dugula bai merkatariei dagokienez eta bai egokia deritzoten bizilagunei dagokienez, izan ere gure ekimenaren printzipioetako bat hartutako neurriak eta horren ondoriozko egokitzapenak baloratzea izan da.