Hiru puntuak etxean geratzera behartuta dago, eta ondoren, arerio zuzenek, Socuellamos eta Toledo, bietako batek huts egitea.
Real Unionek jarraitzaileen indarrarekin batera bere arerio zuzenek ere kale egitea behar du. Joan den asteburuan Portugaleteren etxean huts egin ondoren, play off-etarako plaza jada ez dago bere esku. Edonola ere, hiru puntuak etxean geratzera behartuta dago, eta ondoren, arerio zuzenek, Socuellamos eta Toledo, bietakoren batek huts egitea.
Zehazki, hiru puntuak lortuta, bi aukera ditu: edo Socuellamosek Fuenlabradaren kontra berdindu edo galtzea edota Toledok Guadalajararen kontra galtzea. Agian azken partida horretan jarriko dituzte itxaropenak irundarrek, biek ala biek baitute zerbait jokoan: Toledok play off-ak eta Guadalajarak maila mantentzea.
Txuribeltzek etxean jokatzen dute, igandean, 18:00etan, Leioaren kontra. Partida guztiak egun eta ordu berean izango dira, azken jardunaldia izanda. Real Unioneko jarraitzaileek ere dena eman beharko dute Gal Stadiumean.

Portugalete-Real Union partida. (Argazkia: Pasión Txuribeltz)