Biosnar elkarteak triatloi herrikoia eta sprint modalitatekoa antolatu ditu zortzigarrenez.
Biosnar Triatloi Elkarteak antolatuta, eta Fortuna KEren laguntzarekin, Hondarribiko VIII. Triatloia egingo dute bihar (larunbata) arratsaldez. Bi proba izango dira, herrikoia —15:00etan abiatuta—, eta federatuentzako Sprint modalitatea —irteera, 17:00etan emakumeak, eta 17:15ean gizonak—. Lehen jarduera igerian aritzea denez, bi proben abiapuntua hondartza izango da, eta helmuga, atletismoko pistan izango dute.
Triatloi herrikoian egin beharreko distantziak honakoak dira: 350 metro igerian, 10 kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro korrika. Proba nagusian, aldiz, 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan, eta 5 kilometro korrika egingo dituzte kirolariek; hau da, herrikoien bikoitza egin beharko dute federatuek.
Probak ez du trafikoan eragozpen gehiegirik sortuko. Hori bai, zenbait momentutan udaltzainek trafikoa etengo dute, korrikalariek pasatu ahal izateko.
Informazio gehiago
Fortuna KEren webgunean.

Emakume bat, joan den urteko sprint proban (arg: Biosnar)