Musika goiztiarreko ikastarorako eta trikitixa kontzertu pedagogikorako izena eman daiteke.
Hondarribiko Musika Eskolak eta udalak antolatuta, hasi da aurtengo Musika Gela ikastaro sorta irekia. Hiru ekitaldi prestatu dituzte aurtengo ekitaldirako, agurra dantza ikastaroa, musika goiztiarreko tailerra eta trikitixa kontzertu pedagogikoa. Denak, Kultur Etxean egingo dituzte.
Agurra dantza ikastaroa ekaina bitarteko lau asteartetan egingo dute, atzotik hasita. Aiora Mitxelena dantza irakasleak zuzenduko du eta izena emateko epea joan den astean bukatu zen. 12 urtetik goako haurrentzako tailerra da.
Beste bi tailerretarako, aldiz, bada apuntatzeko aukera. Hilaren 21ean, larunbatez, 0-3 urte bitarteko haurrentzako musika ikastaro goiztiarra egingo dute. Ezinbestekoa da izena ematea eta, plaza mugatuak direnez, komeni da azkar ibiltzea. Musika eskolako idazkaritzan egin behar da. Goizean egingo dute ikastaroa, 10:30ean, eta haur bakoitzarekin guraso edo konfiantzazko pertsona bat joan beharko da.
4-5 urteko haurrentzako trikitixa kontzertu pedagogiko batek itxiko du aurtengo musika gela. Hilaren 25ean egingo dute, 18:00etan. Aurreko astelehenetik eman daiteke izena eta, jarduera honentzat ere, heldu baten laguntza izan beharko dute haurrek.
Trikitixa kontzertu pedagogiko batekin bukatuko da musika gela