6.420 lagunek parte hartu dute Irungo Udalak sustatuko prebentzio programetan.
6.420 lagunek parte hartu dute Irungo Udalak sustatuko prebentzio programetan. Horiek gizarte bazterkeria egoerak saihestea dute helburu. Guztira, 29 proiektu jarri ditu martxan udalak, eta 43.700 euro bideratu ditu.
Batik bat eskola umeekin egin dute lanketa. Eskola umeekin bost programa dituzte martxan. Lagunekin baratzean-en, osasuna zaintzeko ohiturak eta heltze psikoafektiboa landu dituzte 5-8 urteko ia 1.000 haurrekin. Zineskolan, drogomenpekotasunaren gaia jorratu dute DBH 4, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleekin. Mimarten alkoholaren kalteez kontzientziatzea izan dute helburu. Menpekotasunen prebentzioa landu dute DBH eta Lanean sartzeko programetan. Azkenik, kerik gabeko gelak prestatu dituzte.
Ikasleekin ez ezik, emakumeekin ere egin dute lanketa, jabekuntza eskolen bidez. Bertan, 1.100dik gora emakumek parte hartu dute. Horrez gain, gurasoengana zuzendutako programak ere aurrera eraman dituzte, hezkuntzan izan ditzaketen kezkak argitzeko xedearekin. Azkenik, jai girora ere eman dute prebentzioa eta kontsumitzen ari diren sustantzien testak egin dituzte, guztira, ia 1.500 pertsonengana iritsi dira.
Gizarte bazterkeria saihesteko prebentzio programen agerraldian, Sergio Corchon Gizarte Ongizate zinegotzia.