Sindikatuaren arabera, udalak barne funtzionario bat kaleratuko du, "urteak daramatzana zerbitzu hori ematen", eta horren partez, zerbitzua azpikontratatuko du.
ELAk Irungo Udalaren Giza Baliabide Plana salatu du, eta horren bidez, azpikontratazioak bultzatu eta langileak prekarizatu nahi dituela adierazi du.
Sindikatuaren arabera, udalak barne funtzionario bat kaleratuko du, “urteak daramatzana zerbitzu hori ematen”, eta horren partez, zerbitzua azpikontratatuko du. “Gezurra da azpikontratatzea merkeagoa ateratzen zaila udalari. Dagoen alde bakarra da diru publikoa enpresa pribatu baten esku jartzen dela, eta langilearen lan baldintzak kaxkarragoak direla”, adierazi du ELAk
Lanpostuak ez ukitzeko eta “azpikontratazio basatia” geratzeko eskatu du ELAk: “Benetako eta kalitatezko zerbitzu publiko bat behar dugu”.
Irungo udaletxea