Pozik egoteko moduan da errugbi taldea aurten egin duen ibilbidearekin, abendutik izan dituen plantilla arazoak kontuan hartuta.
Bukatu da denboraldia Zaisa Txingudirentzat. Pozik egoteko moduan da errugbi taldea aurten egin duen ibilbidearekin, gainera, kontuan izanda, abendutik eduki dituen plantilla arazoak. Azken fasea lehenengo tokian bukatu du, bigarren taldean. Horrenbestez, bigarren mailako bosgarren geratu da.
Dagoeneko hurrengo urtean pentsatzen jarri dira, eta talde lehiakor bat prestatu nahi dutela aurreratu du Zaisa Txingudik.
Azken partidan, Bera Beraren bisita jaso zuen etxean, eta 31-24 irabazi zuten irundarrek. Partida ez zen ondo hasi, ordea, eta lehen minutuan baloia galdu zuten ruck batean, eta 0-7 jarri ziren donostiarrak. Minutuak aurrera joan ahala, partidan sartzen joan ziren, eta aurretik izan ziren denbora guztian etxekoak. Azken minutuetan 37-17 ere jarri ziren, baina donostiarrek ez zuten etsi, eta azkeneko puntuak beraiek egin zituzten.
Errugbi eskola
Udako ikastaroak antolatu ditu Txingudi Errugbi Klubak, haurrei begira. Uztailean egingo dituzte, Plaiaundin, 8-14 urteko haurrentzat. Ordutegia 10:00etatik 12:00etara izango da. Hamabostaldiko 30 euro ordaindu behar da matrikula, eta izena
email bidez edo
webgunean aurki daitekeen galdetegia bete eta entregatua egin daiteke.
Zaisa Txingudi taldearen artxiboko irudia.