Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bihotz puska guztiak jaso gabe joan gara Katsikasetik

Agurrak luzeak dira Katsikasen. Lagun asko utzi ditugu atzean, inoiz ahaztuko ez ditugunak.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/05/07
Katsikas Agurra

Haurrek ere atera nahi izan dute Katsikaseko azken argazkian

Atzoko arratsaldeko zazpiak eta erdietan irten genuen azkenengoz kanpalekutik. Lehenago egiteko asmoa genuen, azken orduko tramiteak lasai burutu ahal izateko, baina ezinezkoa izan zitzaigun zehaztutako orduan alde egitea. Agurrak luzeak izaten dira Katsikasen. Lagun asko geratu zaizkigu atzean. Batetik, ahaztuko ez ditugun boluntarioak, a ze kuadrila, mundiala! Erabaki handiak hartzen dituztenek egun bat igaroko balute haiekin, dena errazagoa izango litzateke. Ez zen gerrarik egongo, ezta infernua dirudien kanpalekuen beharrik ere. Eta bestetik, inoiz ahaztuko ez ditugun errefuxiatuak, eta bereziki, haurrak. Horiek ere han utzi ditugu. Greziako kanpalekuetan bizi diren haurren begirada ezin da hitzekin azaldu, ezta argazkiekin ere. Begiradarekin seduzitzen zaituzte, badakizu zu engainatzen saiatzen ari direla bigarrenez puxika eskatu eta lehenengoa dutela esaten dizutenean. Nola ukatu puxika bat begi horiekin eskatzen badizute? Nola esan ezetz bigarrenez afaldu nahi badute? Katsikaseko haurrek tranpatxoak egin dizkigute, eta gezurretan ere aritu zaizkigu, batzuetan, nahi zutena lortzeko. Baina, bonbaketen marrazkiak egiten dituztenean, hamar urteko neskatilak ama Egeoan galdu zuela kontatzen dizunean, une horietan ez dute gezurrik esaten. Begi ederrak dituzte Katsikasko haurrek, eta irribarre distiratsuak. Ia guztiek. Baina badira irribarrea betirako galdu dutenak ere, kotxeko maleteroan sartu eta atera nahi ez zuen neskatila hura bezalako umeak. Inoiz ez ditugu ahaztuko negar malko haiek, masailetan behera.
Katsikas marrazkia

Ume batek Katsikaseko eskolan egindako marrazkia

Panorama beltza utzi dugu Katsikasen, 1.050 drama bata bestearen atzean, denboran gehiegi luzatzen ari diren ametsak. Baina, gutxi bada ere, badakigu zerbait arindu dugula haien oinazea. Astelehenean Hondarribitik Greziara bidaiatu zuten emakumeek arrastoa utzi dute Katsikasko errefuxiatuen kanpalekuan. Han geratu da eskegitako ikurrina, boluntarioen hangarrean jarri den lehen bandera. Eta han geratu dira Hondarribian bildutako arropak ere. Eta bihotz zatitxoren bat ere bai, ez baitugu astirik eduki puska guztiak jasotzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.