Soberakinaren emaitza arlo bakoitzak zegokion gastua ez egitetik lortzen dela adierazi du SPIk
Irungo Udalaren 2015eko aurrekontuen soberakinaren gaineko irakurketa egin du SPI Si Se Puede Irunek. Hala, gogorarazi du 9 milioi euroko soberakinaren emaitza ez dela diru sarrerei gastuak kentzetik ateratzen, arlo bakoitzak zegokion gastua ez egitetik baizik.
Arlo horretan ulertzen ez dituen bi gauza daudela esan du SPIk. Batetik, 1. Kapituluan (langileei dagokiona) aurrekontua 23,1 milioi euro pasatxokoa baldin bada, nola bihurtu den 21,9 milioi eurokoa bihurtu den likidazioa egin ondoren. “Ez dugu ulertzen nola egon daitekeen milioi euroko aldea aurrekontuan sartutakoaren eta azkenean gastatutakoaren kopuruan”. Diru kopuru hori zertan ez den gastatu galdetu du SPIk.
Bestalde, 2. Kapituluan (gizarte ongizatea, kultura…) 3 milioi euro izan direla gastatu ez direnak esan du SPIk. Horietatik gizarte ongizatean ez direla gastatu gogorarazi du udal taldeak. “Dagoen gizarte larrialdi egoera honetan logikoa al da milioi bat ez erabiltzea ongizate arloan?”.
Desbideratze horiek argitzeko eskatu dio udal gobernuari, eta “diskurtso triunfalistarik” ez egiteko, “oso garbi ez dauden datuak erabiliz”.
Horrez gain, udaleko kontularitzako zuzeneko sarrera edukitzeko eskatu du.
SPIko kideak