Beste alkate batzuk ere egin diote tramiteak bizkortzeko eskaera bera Rajoyri.
Jose Antonio Santano alkateak eskutitz bat bidali dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteari, eta bertan Irunera etortzekoak diren errefuxiatuen gaineko kudeaketa bizkortzeko eskatu dio, euren babes eskubidea bermatzeko. “Gehiago luzatu gabe geure hirian hartzeko gai garen adina pertsonei sartzeko baimena eman diezaiela”.
Beste alkate batzuk ere egin diote tramiteak bizkortzeko eskaera bera Rajoyri. Santanok bere eskutitzean Espainiako Gobernuari eskatu dio “milaka lagun beren jatorrizko herrialdeetatik ihes egitea eragiten ari den gerren kontrako jarrera hartzeko”.
Jose Antonio Santano