Uztailaren 15etik 17ra Oiasso izango da berriro Irun, Dies Oiassonis jaialdiaren barruan.
Uztailaren 15etik 17ra Oiasso izango da berriro Irun, Dies Oiassonis jaialdiaren barruan. Oiasso museoaren ingurua erromatarrez jantziko dira hiru egunez, eta hainbat ekitaldi izango dira bisitariak garai horretan daudela sentiaraziko dietenak: antzerkia, musika, gladiadoreak, dantza, artisautza, bitxigintza…
Azoka izango da protagonista nagusia, eta ehundik gora postu jarriko dituzte Oiasso museoa, eta Santiago, Eromes eta Junkal kaleetan.
Horrez gain, Irun Dastatu plataformaren eskutik, pintxo erromatarra dastatzeko aukera izango da hainbat taberna eta jatetxeetan. Duela 2.000 urteko kultura erromatarreko zaporeak jarriko dituzte plater gainean. Horrez gain, erromatar afaria ere izango da, larunbatean.
Iaz bezala, aurten ere Egiptoko Isis jainkosari eskainitako prozesioa egingo dute. Garai batean nabigazio garaia inauguratzeko egiten zuten. Ikuskizun bat egingo dute hori berreraikiz, igandearekin, 12:00etan.
‘Medea’
Dies Oiassonis iritsi aurretik, uztailaren 9 eta 10ean,
Medea antzezlana eskainiko dute Oiasso Museoan, bertako antzerki klasikoko taldearen eskutik. Heiner Muller eta Alfonso Sastrek Euripidesen lanari egindako egokitzapena izango da eskainiko dutena, Ana Perezen zuzendaritzapean.
Iazko Dies Oiassonisen irudi bat