Duintasuna pentsiodunen elkartea da, eta pentsio duinen alde eta pentsioak bertatik kudeatzen alde ari da sinadurak biltzen.
Duintasuna pentsiodunen elkarteak sinadurak bilduko ditu Irunen, maiatzeko lau ostiraletan. Gaur hasiko da lan hori egiten, maiatzeko lehen ostirala izanik. Hala, 10:30etik 13:00etara egin ahal izango da, gaurkoan, Uranzu merkatuaren sarreran (Basurko 5 kalea).
Duintasuna pentsiodunen elkartea da, eta pentsio duinen alde eta pentsioak bertatik kudeatzen alde ari da sinadurak biltzen, besteak beste. Hala, 1.000 euroko gutxieneko diru sarrerak bermatzea defendatzen dute, baita osasun babeserako eskubidea ere: publikoa, kalitatezkoa eta doakoa.
Hurrengo ostiraletan ordutegi berberean bilduko dituzte sinadurak, baina honako toki hauetan: Eguzkitza kalean (farmaziatik metro batzuetara), Luis Marianon (Colon igarobideko sarreran), eta Urdanibia plazan.
Duintasunaren mobilizazioa, pentsio duinak eskatzeko, Errenteria-Oreretan