Alde Zaharrean trafiko aldaketak izango dira hamar egunez
Denda eta Juan Laborda kaleetako galtzada harrian hainbat hobekuntza egin behar ditu udalak eta hori dela eta, astelehenetik hasi eta hamar egunez trafikoan aldaketak izango dira.
Denda eta Juan Laborda kaleetako galtzada harrian hainbat hobekuntza egin behar ditu udalak eta hori dela eta, astelehenetik hasi eta hamar egunez trafikoan aldaketak izango dira. Autoek leku beretik sartu beharko dute, baina irteteko Leiba Generala, Murrua, Kale Nagusia eta San Nikolasetik egin beharko dute. San Nikolas 21eko garajeetara sartu eta irteteko aldaketak egingo dituzte obrak aurrera egin ahala, eta erabiltzaileei bertan informatuko diete.

