Juan Mari Olano eta Antton Lopez preso ohiek
Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera hitzaldia emango dute, gaur, asteazkena, 19:00etan Oiasso museoan.
Hitzaldi hori milatik gora preso ohik sinatutako izen bereko manifestuaren haritik dator. Bertan EPPK eta EIPK preso eta iheslarien kolektiboek hartutako bideari sostengua adierazten diote.
Iratzar fundazioak eta Irungo Sortuk antolatu dute gaurko hitzaldia.
Juan Mari Olano. (Argazkia: Hernaniko kronika)