Asiako beldarrak agertu dira Irungo lorategietan eta udala hauekin bukatzeko lanean ari da
Udala Asiako beldarren izurritearekin bukatzeko lanean ari da
Udalak jakinarazi du Asiako beldarrak aurkitu dituztela Irungo landareetan eta azkeneko asteetan hauek desagertarazteko tratamenduekin lanean ari direla. Asiako beldar izurritearekin bukatzeko eta leku publikoak kontrolatuta mantetzeko lanean jarraituko dutela ziurtatu du udalak.
Espezie honek fotosintesia mugatzen du eta kalte larriena landarearen lehortzea eta hiltzea izango litzake. Udalak aipatu du beldar mota honek pertsonengan eta etxeko animaliengan ez duela kalterik eragiten.