Obrek bizpahiru hilabete iraungo dute, eta horma bat jarriko dute lur jausiak ekiditeko.
Otsailean lur jausien eraginez, Katea-Olaberria errepideko zati bat moztuta egon zen hainbat egunez. Orain, errepide horretan obrak egiten ari dira, lur jausi berriak ekiditeko asmoz.
Xabier Iridoyk HITZAri esan dionez, duela egun batzuk hasi ziren obrak egiten, eta bizpahiru hilabete inguru iraungo dute. Horma bat jarriko dute lurra sendotzeko.
Iridoyk gogorarazi duenez, udalak aldundiari “urgentziaz” tramitatzeko eskatu zion, eta aldundiak prozedura aldatu zuen, “bizilagunek bizi duten egoerari lehenbailehen erantzuna emateko”. Hala, errepidea ireki zuten, baina lur jausiak ekiditeko obraren gaineko tramiteak egin behar izan zituzten.
Olaberriako errepidea